Zahartze Aktiboaren Indizearen Azterketa (AAI24)

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, 2023-2026 Euskal Estatistika
Planean xedatzen den arabera, Zahartze Aktiboaren Indizea lortzeko inkesta jarri du abian. Bere
helburua indizea eraikitzeko behar den informazioa lortzea da, eta, baita 55 urteko eta gehiagoko
pertsonen bizi-baldintzei buruzko informazio osagarria lortzea ere.
Horretarako, ezinbestekoa da gure Autonomia Erkidegoan bizi diren 55 urteko edo 55 urtetik gorako
pertsonen lagin bat elkarrizketatzea. Lagina zozketa bidez egin da, eta bertan ditugunak gure erkidegoko
etxebizitza guztiak ordezkatzen dituzte. Zure etxebizitza ausaz aukeratutako etxebizitzetako bat izan
da.


Inkesta horretan biltzen diren galderak 55 urtetik gorakoei eta, hala badagokio, haien bizikidetza-
unitateko pertsonei buruzkoak dira. Eskatuko zaizkizun datuak gai hauen ingurukoak dira batez ere:
gizartean eta gizarte-bizitzako parte-hartze maila; bizimodu independente, osasungarri eta seguruak;
eta zahartze aktiboa errazten duen ingurune baten existentzia.
Eragiketa hau Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko 4/1986 Legearen esparruan
garatzen da. Estatistika ofiziala da, eta, beraz, nahitaez bete beharrekoa (2023-2026 Euskal Estatistika
Planaren azaroaren 9tik 10/2023 Legearen 4. artikulua). Ematen duzun informazioa sekretu
estatistikoak legez babestuta egongo da; ondorioz, datu horiek ezin zaizkio inori jakinarazi, eta ezin da
argitara eman norbanakoei buruzko daturik. Ateratzen den estatistika-fitxategia erabat anonimoa izango
da, eta ez du identifikazio pertsonaleko aldagairik izango.


Galdetegiak zure etxeari buruzko datuak galdetuko ditu eta etxean bizi diren 55 urteko edo gehiagoko
pertsonen informazioa jasoko du banaka.
Demometrika da inkesta hau egiteaz arduratzen den enpresa. Ikerketari buruzko edozein zalantza izanez
gero, bitarteko hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Arretarako doako telefonoa: 900-670-771

WhatsApp : 663-888-595

Webgune honetatik galdetegia online bete dezakezu. Horretarako, jaso duzun gutuna eskura izan
beharko duzu, eta bertan adierazten den etxeko zenbakia (zure etxeko helbidearekin batera agertzen
da) eta pasahitza sartu beharko dituzu.
WhatsApp edo doako arreta-telefonoaren bidez baita adierazi diezakeguzu telefonoz edo aurrez aurre
zure etxean bertan gure inkestatzaile batekin nahiago baduzu galdetegia erantzun.


Soilik taldeko kide edo elkarrizketatzaile batek banakako sarbide-kode bat eman badizu, sakatu hemen